Hasiera - Ekipamenduak

Denentzako ekipamendu eta azpiegiturak

CICmarGUNE balio teknologiko handiko ekipamenduak eskuratzen aritu da, elkartearen ikerketa-jardueraren garapenaren osagarri gisa.

Ekipamendu horiek bazkideek nahiz erakundeaz kanpoko edozein entitatek erabil ditzakete. Interesatuak jar daitezela harremanetan posta elektroniko honen bidez: margune@margune.org

Ekipamendua Argazkia

Deskribapena

LASERRA Láser DLAS DS 015S diodo laserra. Potentzia: 1500 w. Sorgailu bat, hozkailu bat eta laser-buru bat ditu. Balio erantsi handia duten piezak konpontzeko material-ekarpeneko aplikazioetan erabiltzen da. Laser-sortak sortutako energiak material ekarpena galdatzen du (material hori hari edo hauts metalikoa izan daiteke). Materiala piezaren azaleran jartzen da, kapaz kapa, kaltetutako eremua leheneratu arte.
HAUTS ELIKATZAILEA SULZER METCO elikatzailea. Kaltetutako piezen eremuak leheneratzeko erabiltzen da, eta hauts metalikoaren ekarpenaren emaria eta abiadura kontrolatzeaz arduratzen da. Elikatzaileak, gainera, hauts metalikoa pitan sartu aurretik berotzen du.
PITA KOAXIALA
Boquilla Hauts metalikoa laser-sortan sartzeko, beharrezko da hautsa injektatzeko pita bat. Pitak bi kono koaxial ditu. Kono horietan ibiltzen da hautsa, arrastre-gasarekin batera. Hautsa modu koaxialean injektatzen da laser-sortan. Hala, materiala jar daiteke eremuaren norabide guztietan, hura jartzeko gailua aldatzeko beharrik izan gabe.
X IZPIEN DIFRAKTOMETROA
Difractómetro de rayos X BRUKER markako ekipamendua, D8 ADVANCE modeloa, Cr-zko hodia duena. Material kristalinoaren egitura aztertzeko balio du, eta oso egokia da material kristalinoetan azaleko hondar-tentsioak neurtzeko. Gainera, Pollycapezko gainalde paraleloa du. Hala, x izpien intentsitate handiagoa eman eta, aldi beran, zimur-laginetan neurtzeko aukera ematen du.
s
   
Hurrengoa (1/2)
Adelante
Siguiente